Confebask-Euskal Enpresaren Konfederakuntzak urtero antolatu ohi du ekitaldia (aurtengoa jada 31.ena izan da) eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Tamara Yagüe elkarteko lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Ekitaldian ikaskuntza dualaren aldeko apustua berretsi zuten eragile guztiek, eredu honetan ikasgelako prestakuntza eta enpresetako esperientzia praktikoa uztartzen baitira eta horrela lortzen delako egungo lan merkatuaren eskariekin lerrokatzen den formakuntza.