Aurreko astean Danok-kide elkarteko 23 lagun EAGI ikastetxea ezagutzera gerturatu ziren. Bisita energia efizientziaren inguruko tailer batekin abiatu zen eta bertan eraikinak birgaitzeko orduan kontuan izan beharreko irizpideen inguruan hausnartu zuten partaideek. Segidan ikastetxeko tailerrak bertatik bertara bisitatu zituzten. Horren ondoren, nahi zutenek 360 graduko betaurrekoen bidez, obrak birtualki nola ezagutu daitezkeen esperimentatu ahal izan zuten. Bisitaldia hamaiketako txiki batekin amaitu zuten Danok-kideko bazkideek.