Oriarte Institutuko ikasleak EAGI-n

Erabiltzailearen aurpegia EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola 2024ko ots. 8a, 12:10

Eguneroko jardunetik atera eta herriko bi ikastetxeek elkartrukea egin zuten atzo EAGI ikastetxean.

Asteazken honetan, Oriarte Institutuko DBH3ko hamasei ikasle EAGI ikastetxean izan ziren, zenbait eraikuntza praktika egiten. Aurreko urteetan ere egin izan dute halako elkartrukea eta bertan EAGIko ikasleek irakasle lanetan jarduten dute.

 

Bisita honen bitartez Oriarte Institutuko ikasleek herrian bertan lanbide heziketa ikasteko eskaintza zein den ezagutu dezakete.