Brigadetako operario gisa aritzeko 15 kontratazio eskaintzen dira langabetuen enplegagarritasuna sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Beterri-Buruntza Mankomunitatea 2025ko urr. 9a, 10:02

Zeregin Anitzetako Langileen proiektu bateratuan egingo dira kontratazioak, eta horri esker, langabetuek benetako lan-esperientzia eta prestakuntza jasoko dituzte.

Urtero bezala, enplegua sustatzeko Tokiko Enplegu Proiektuak abian dira berriro Mankomunitatetik. Aurten ere bi jarduera-mota jarriko dira martxan, eta  bi kasutan arreta berezia jarriko diete lan-merkatuan egoera ahulenean dauden kolektiboei, bereziki emakumeei eta luzaroko langabeei.

  1. Enplegua sustatzea: langabetuen enplegagarritasuna indartzeko, aldi baterako lan-esperientzia eskaintzen duten kontratazioak egingo dira.

Modalitate honen barruan, beste behin, Zeregin Anitzetako Langileen proiektu bateratua garatuko da, guztira 15 kontratazio aurreikusiz, 5 hilabeteko iraupenarekin. Kontratazio horiek aurretik EAGIn formakuntza jasotzeko aukerarekin osatuko dira. Kontratazio horietan izenemateko epea zabalik da.

Lehen mota honen barruan, aurten berrikuntza moduan, hirugarren sektorearen bitartez beste 4 kontratu gehiago egingo dira. Azkenik, Mankomunitateak berak lan eskaintza bat ere argitaratuko du. Datozen egunetan xehetasun gehiago argitaratuko dira.

Operarioen kontratazioetan izena emateko esteka: https://web.lanbide.eus/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162025011132&CTRG=1&fbclid=IwY2xjawNUSe1leHRuA2FlbQIxMAABHjZsaISRm9lyAOAoaGM5e_Odrp-ym1j7A7gQsk1XdWm8qiQztG9KjvxV2TmX_aem_yCyAcK_6VjgGsuLaPEl_uw

  1. Kontrataziorako dirulaguntzak: Tokiko enpresek eskualdeko udalerrietan erroldatutako langabeak merkatu arruntean kontratatzeko laguntzak jasotzeko aukera izango dute.