Izena ematen dutenek laguntza pertsonalizatua izango dute, tutoretza eta jarraipen indibiduala eskainiko baitzaie; gainera, zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza ere jasoko dute. Era berean, prospekzio eta lan-bitartekaritza lanak egingo dira sektoreko enpresekin pertsona hauen lan munduratzea errazteko.
Soldadurako ibilbide hau La Salle Berrozpe eta EDE Fundazioaren artean garatuko da, eta partehartzaileek bereganatuko dituzten ezagutzen artean, elektrodo estaliz arku bidez soldatzeko eragiketak egitea eta planoen interpretazioa daude, besteak beste.
Izen ematea esteka honen bitartez edo irudiko QR kodea eskaneatuta egin daiteke.
Bideoan ikus daiteke nolakoa den formakuntzaren atal paraktikoa, eta informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi daiteke: enplegu_soziala@beterriburuntza.eus