7 edo 8 urte dituzten haurrentzat Matematika sukaldaritzan tailerraren bi saio egingo dituzte: 10:30etik 11:30era eta 11:45etik 12:45era. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Binahi-ko Igone Gonzalez itzultzaile lasarteoriatarrak emango die tailerra izena ematen duten 10 eta 16 urte arteko gazteei. Parte hartu nahi dutenek formulario hau bete behar dute eta hilaren 4a baino lehenago apuntatu.
0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioa egingo dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Negua joan aurretik... saioa egingo dute Alain eta Mikel DJek.
Metrokoadroka Laborategi Kolektiboko kideek 'Bi baso bat ur' antzezlanaren emanaldia egingo dute. Intza Alkain aktore lasarteoriatarrak parte hartuko du. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
Nokono igoko da Jalgi kafe antzokiko eszenatokira. Sarrera, doan.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.