Udalerriko boluntario lana jorratuko dute Borobilean elkarteko lagunek, zeregin horri buruzko indarguneak, ahuleziak eta erronkak aztertuta. Iñurri, Zabaleta Auzolan, Sorgin Jaiak eta Borobilean eragileko kideak gonbidatuko dituzte.
Bizi-Kamerun proiektura bideratzeko baliabideak bilduko dituzte Abarka fundazioko kideek. Ikasteko edota kirola egiteko materiala eta izarak nahiz toallak behar dituzte.