Errigora eragileak antolatutako Eskutik Eskura kanpainako produktuak banatuko ditu herriko boluntario taldeak: kontserbak, pasta, arroza, lekaleak, arbendolak eta ardoak.
Unai Belaustegi, Xabier Irujo eta Iñaki Lopez de Luzuriaga historialariak elkartu dira eta, euskaratik abiatuz, 'Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia' liburua idatzi dute, Euskal Herriaren bilakaera historikoaren sintesia, "era dibulgatiboan eta eguneratuta".
Dantza lantzen duten herriko eragile zenbait elkartuko dira aurten ere hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, data berezi hori nola eta dantza egiten ospatzeko. Okendo plazan izango da emanaldia eta 19:00etan hasiko da. Kukuka eskolak, Erketz EDT taldeak, Amaia Gonzalez Caballeroren akademiako ikasleek, Semblante Andaluz elkarteko dantza taldeek eta Sahara Taldeak parte hartuko dute.
| Uztaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||