Dantza lantzen duten Lasarte-Oriako zenbait taldek Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Kukuka eskolak antolatutako ekimena da.
Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.
Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.