Lasarte-Oriako ostalaritza establezimendu historikoetako bateko jabeek iragarri dute datorren asteko asteartean itxiko dituztela Ola kaleko biltoki horren ateak, erretiroa hartuko dutelako, bost hamarkada baino gehiagoz herritar asko eta askoren bilgune izan ostean. Eguneroko bezeroek badute dagoeneko albistearen berri, eta, ingurutik igarotzen direnentzat, ohar bat zintzilikatu dute tabernako leihoetan: "Lagun maiteak, eskerrik asko 56 urte hauetan bidelagun izateagatik. Asko botako zaituztegu faltan. Beti arte".
Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.
Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |