Erketz Dantza Taldeko kideek jakinarazi dute santa eskean aterako direla otsailaren 4an. Entsegua egun horretan bertan aurrera eramango dute euren lokalean, 18:00etan, eta ordu erdi geroago ekingo diote ibilbideari. Herrian barrena ibili ostean zenbait baserritara joango dira eta Buenabista sagardotegian afalduko dute gero, 20:00ak aldera. "Animatzen den edozein etor daiteke gurekin", ohartarazi dute.
Zabaletako bizilagunak auzo horretan bertan oles egingo dute.
Xumela koruko lagunak santa eskean ibiliko dira: Sagardotegi kaletik abiatu eta Brigitarren komentura joango dira aurrena. Bertatik atera eta tabernaz taberna ibiliko dira ordubete inguruz.
Ibon Rosales Martinek ondutako argazki erakusketa.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||