Azken urteotan, Osasun Sistema Publikoa eta batez ere Osakidetza, herritarren "kezka nagusi" bilakatu da. EH Bilduk diagnostiko bat osatu du osasungintzako krisiari aurre egiteko asmoz, eta mahai inguru bat antolatu dute diagnostiko hori Lasarte-Oriatarren artean zabaltzeko. Hauek izango dira hizlariak: Rebeka Ubera (EH Bilduko legebiltzarkidea). Karlos Ibarguren (EH Bilduko osasun idazkaritzako kide eta medikua) Oihan Agirretxe (Gizarte langilea eta EH Biduko zinegotzia Lasarte-Orian)
Bertso solasaldiko partaideek aukera bikaina izango dute aholkuak jaso bitartean trebatutakoek, ikasitakoa jendaurrean erakusteko. Izan ere, Earra! eskolakoek bertso poteoa egingo dute erdigunean barrena, trikitilarien laguntzarekin. 18:30ak aldera hasiko direla iragarri dute.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek Ztandap bakarrizketaren emanaldia egingo dute, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan. Sarrerek 3 euro balio dute.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |