Saito gimnasioko kideek hainbat diziplina erakutsiko dituzte: Jumping, Zumba, Combat, Bodyfitness, eta abar.
Jose Manuel Bujanda donostiarra gonbidatuko du Oreki fundazioak, Lo siento, confieso que he vivido (y me he solido equivocar) hitzaldia ematera. Horren ostean Abend garagardotegian bertan bazkalduko dute bertaratutakoek. Izena eman nahi dutenek orekigintza@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 747 41 74 76 telefono zenbakira deitu behar dute.
Nerabeentzako Autodefentsa Feminista tailerra egingo dute, euskaraz, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Izena eman nahi dutenek 943-36 39 58 telefono zenbakira dei dezakete edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbidera idatzi.
Aterpea merkatarien elkarteak eta udalak aurrera eramango dute egitasmo gastronomikoa. Sei establezimenduk parte hartuko dute: Arima, Arkupe, Herriko Etxea, La Geselina, Buenetxea eta Araeta. Pintxo bakoitzak 3 euro balio ditu. Eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara.
Eltzekaria dastatuko dute bertaratzen direnek, 16 euroren truke.
Psicoacustic taldeak The Beatles-en abesti ezagunez osatutako kontzertua emango du. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.
'Una bofetada no es nada' antzezlanaren emanaldia egingo dute. Sarrerak, 3 eurotan. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruko ekimena da.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |