Jalgi kafe antzokian jarri ditu ikusgai Maria Jesus Etxeberriak Gipuzkoako zenbait herritan ateratako argazkiak; paisaiak ikus daitezke irudietan. Esposizioa ikustera bertaratu nahi dutenek urriaren 15era arteko epea dute.
Egurrarekin egindako lanak erakutsiko dituzte. Sarrera doakoa da. Astegunetan, 11:00etatik 13:00etara, eta, asteburuetan, 18:00etatik 20:30era.