Aterpea elkarteak antolatutako jarduera gastronomikoan sei ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute: Araeta, Arima, Buenetxea, Plan B, Herriko Etxea eta Lasarte-Berri.
Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dute Gazako genozidioa gelditu, Palestina askatu lelopean.
Lasarte-Oriako Sarek antolatuta, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute.
Pertsona transexualen hainbat lekukotza bildu eta esposizio bat ondu dute. Ikusteko azken eguna abenduaren 1a izango da, ostirala. Hauxe da ordutegia: goizetan, 09:30etik 13:00etara, eta, arratsaldeetan, 16:00etatik 20:30era.
Egurrez landutako lanak erakutsiko dituzte Zurmailu elkarteko ikasleek. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dute aretoa, eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |