Mikel Bermejo umorista herritarraren ikuskizun berria da. 19:00etarako zein 21:30erako paseetarako sarrera guztiak agortuta daude.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Lasarte-Oriako Udaleko Kirol eta Gizarte Zerbitzuek II. Jardunaldi Inklusiboa antolatu dute azaroaren 14an. 'Aniztasunaren aztarnak' lelopean egingo da Okendo plazan eta haren inguruan, 09:30etik 14:00tara. Gizarte-inklusioa sustatuko du jardunaldiak. Era berean, helburu izango ditu aniztasuna ikusaraztea eta adin, gaitasun eta jatorri desberdinetako pertsonen arteko aukeren berdintasuna, parte hartzea eta bizikidetza bultzatzea. Herritar guztiei irekitako ekimena da, eta kirol jarduera, gizarte eta aisialdirako proposamenak eskainiko ditu.
0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioa egingo dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Erketz Dantza Taldearen truke proiektuaren barruan, Danses Centenerren taldeak Valentziako folkloreko dantza, alegia eta musika tradizionalaren errezitaldia eskainiko du. Ikuskizun bateratua eskainiko du Villajoyosatik(Alicante) gonbidatutako tradiziozko dantza taldearekin batera. Ekitaldi honek euskal folklore koreografiko zein musikala eta Valentziako Erkidegoko tradizioak uztartuko ditu, herritar guztiei irekitako bizikidetza eta hedapen gune bat sortuta. Sarrera doakoa da.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Santa Zezilia zaindariaren egunaren harira (22an izango da, igandez), emanaldi berezia egingo dute Udal Musika Eskolako ikasleek. Sarrera doakoa da, baina, auditorioko tokia mugatua denez, bertaratu nahi dutenek aurrez eskuratu beharko dituzte gonbidapenak kultur etxeko leihatilan.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Irakurle Txokoko kideak Itxaso Martin Zapiain idazlearekin elkartuko dira 'Punto Bobo' eleberriari buruz hitz egiteko. Aintzane Usandizaga Lopezek gidatuko du saioa.
Desberdintasun sozialak geroz eta nabarmenagoak diren mundu honetan, asko dira bazterrean bizi diren pertsonak. Azken hilabeteetan, ohiartzun berezia hartu du gaiak, besteak beste, kaleko afari solidarioak debekatu direlako, migratzaileen aurkako erasoak areagotu direlako edo alternatiba alojatiborik gabeko pertsonak bizi ziren eraikinetatik desalojatu dituztelako. Baina, zer dago titular horien atzean? Zergaitik bizi da hainbeste jende soka gainean? Zein da bazterkeria egoeran dauden pertsonek bizi duten errealitatea? Nola eraiki dezakegu denontzako bizigarria izango den Euskal Herri bat? Galdera horiei eta gehiagori erantzun asmoz, Felix Arrieta (Politologoa eta Deusto unibertsitateko irakaslea), Jose Barreiro (Gizarte Langilea eta gizarte ekintza testuinguruetako gainbegiratzailea) eta Malak Lazaar (Gizarte Langilea eta BIZI-Lagunak elkarteko lehendakaria) gonbidatuko ditu Borobilean Elkarteak. Saioa edonorentzat irekia dela jakinarazi dute.
Jean Dauverbal konpositoreak 1789an sortutako 'La Fille mal gardée' bertsionatu zuen Sir Frederick Ashton-ek, The Royal Ballet konpainiarentzat. Talde horren emanaldi digitaletako bat proiektatuko dute. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Bizi-Lagunak eragile sortu berriko kideek iragarri dute Su artean izeneko topaketa egingo dutela hilaren 19an Semblante Andaluz elkartearen egoitzan (Golf plazan dago). "Lasarte-Oria oso anitza da: Euskal Herrian zein atzerrian jaiotako herritarrak bizi gara. Elkarrekin kozinatzeko eta afaltzeko gonbitea duzue hau, elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko", jakinarazi dute. Doako ekimena da eta bertaratu nahi dutenek esteka honetan izena eman beharko dute. Helduak ez ezik, haurrak ere beso-zabalik jasoko dituzte eta beraientzako ludoteka egingo dute. 17:30ean izango da Semblante Andaluz elkartearen egoitzan biltzeko hitzordua. Harrera egin ostean sukaldaritza tailerra aurrera eramango dute. 18:15ean ongietorri ekitaldia egingo diete afaltiarrei eta haurrak ordu laurden geroago eseriko dira mahaiaren bueltan, bapo jateko. 19:00etan ludotekan primeran pasatzeko aukera izango dute txikiek eta bitartean afaldu egingo dute helduek. Azkenik, 20:15ean elkar agurtuko dute ekimenean parte hartuko duten pertsona guztiek.
Biyak Bat koruko kideen eskutik. Sarrera doakoa da.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
Kriseilu asanbladaren barruko irakurle taldekoek Amets Arzallus idazlearen 'Miñan' eleberria landuko dute.
'Taberna Paraíso, un año después' antzezlanaren emanaldia egingo dute Makelur taldeko antzezleek.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.
0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioa egingo dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Haurrentzako nahiz helduentzako ekimena da.
Santa Zezilia zaindariaren eguna ospatuko dute Alboka Abesbatzako kideek. Meza amaitu ondoren elkarrekin bazkaltzera joango dira eragile horretako partaideak eta bazkideak.
Herrian barrena ibiliko dira Lasarteko Zirkuitua zegoen ingurura iritsi arte.
Udalak elkarretaratzea deitu du Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
'Indarkeria digitalak, nanosfera eta beharrezko tresnak gazteen artean sortzen ari diren indarkeria mota berri horiei aurre egiteko' hitzaldia emango du Sortzeneko kide Sheila Melcon Lopezek.
'Sacamantecas' filma emango dute Okendo Zinema Taldeko kideek. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioa egingo dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Jalgune elkarteko kideek kolorez eta emozioz betetako jaialdia egingo dute, gonbidatu ugarirekin.
Superlore eta Barbaridad Bagdad taldeak gonbidatuko dituzte Gure Lasarte Zikiña egitasmoko kideek.
Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dituzte udal ordezkariek.