Garagardo artisauez ikasi dute Extremadura Etxean

Txintxarri Aldizkaria api 26 Gizartea

40 bat herritarrek parte hartu dute elkarteak antolatutako garagardo dastaketan eta ostiral gau berezia igaro dute egoitzan. Beerbao enpresako Alberto Calvok bost garagardo aurkeztu eta bakoitzaren ezaugarrien berri eman die. Zaporeari lotutakoz gain, dastaketarako aukeratutako pintxoarekin zergatik uztatu duten ere azaldu die. Banan bana egin du saioan zehar, garagardoa eta zegokion mokadua hartzeko tarte bat emanez, hurrengoari ekin aurretik. Lehena, Whiplash Beer-en Bone Machine garagardoa, oilasko hegalekin batera hartu dute; bigarrena izan den Kataluniako Cyclic Beer Farm-en Pomelo del huerto, berriz, lepape iberikoarekin. Jan eta edan bitartean, mahai artean ibili den Calvori galderak eta iruzkinak egin dizkiote. 

Bizipoza hedatu dute herrian barrena

Txintxarri Aldizkaria api 26 Gizartea

Bizipoza Eskolaren Zipriztindu zure ingurua leloari helduta, horixe egiteko nahia zuten Lasarte-Oriako Bizipoza Elkarteko arduradunek. Euriak lehia egin nahi izan die arratsaldearen lehen orduan, baina herritarrak aldarrikapenek eta jai giroak blaitu dituzte. Hiru saio aurrera eraman dituzte: lehena ikastetxeetako haurrekin, bigarrena herritarrekin, eta azkena, eragileekin.