Sinadurak bildu dituzte ibilgailu klasikoen gaineko hobariaren berrezartzea eskatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 15a, 11:43

Clásicos Lasarte-Oria elkarteak sinadura bilketa egin zuen igande goizean Okendo plazan. Duela aste batzuk manifestazioa egin zuten Lasarte-Oriako Udalak halako ibilgailuei ezarritako hobaria ezabatu duelako. Erabakia atzera bota dezan eskatzeko atxikimendua eskatu diete mahai ingurutik pasatu direnei. Elkarteko kideen ustez, "erabat inkoherentea" da "automobilismo klasikoaren sorlekua izateaz harro dagoen herrian", ibilgailuen mantentzea garestia baita.