Formatu txikian, baina esentziarik galdu gabe

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 1a, 20:53

Xabi Solano eta Zigor DZ herritarra izan dira Jalgi kafe antzokiaren gaurko gonbidatuak. Eskusoinua batek eta nahasketak egiteko mahaia besteak, formatu txikiagoan egin dute emanaldia, baina inolako esentziarik galdu gabe. Esne Beltza taldea zenaren abesti ugari sartu dituzte errepertorioan, eta herritarrak kantuan zein dantzan jarri dituzte, ilundu arte.