'Ziga' zaldiak irabazi zuen atzo Casino Kursaal Saria

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 27a, 12:50
Udako denboraldiko lehen jardunaldiaz gozatu zuten atzo arratsaldean zaldi lasterketen hainbat zalek. Hainbat lasterketa ikusi ahal izan zituzten, Casino Kursaal saria barne. 'Ziga' zaldiak irabazi zuen denboraldiko lehen ekitaldi garrantzitsua.

17:30ean hasi zen atzoko lasterketa garrantzitsuena, Casino Kursaal sariarena alegia. Hainbat zale hurbildu ziren Hipodromora arratsalde osoan zehar programatuta zeuden lasterketak ikustera.

'Ziga' izeneko zaldiak irabazi zuen Casino Kursaal saria; bigarren tokian 'Risby' geratu zen eta 'Abdel' hirugarren.

Zazpi jardunaldi gehiago daude programatuta udararako; abuztuaren 3an izango da hurrengoa. Gipuzkoako Foru Aldundia saria jokatuko da, besteak beste.