Lasarte-Oriako toki izenen garrantzia nabarmentzeko egitasmo bat prestatu dute Lasarte-Oriako Udalak eta TXINTXARRI aldizkariak, elkarlanean. Abendura bitartean gai horri buruzko edukiak argitaratu eta lehiaketak antolatuko dituzte.
Animatu eta jokatu Lasarte-Oriako toponimiari buruzko galdera lehiaketa!

Txintxarri Aldizkaria mai 06 Kultura

Toponimiari buruz galdetu eta erantzun, Lasarte-Oriaz eta bertako toki izenez ikasteko. Hori da Lasarte-Oriako Udaleko Euskara sailak eta TXINTXARRI-k hilabete honetan erabiliko duten dinamika, hiru astetan zehar www.txintxarri.eus atari digitalean aurrera eramango duten lehiaketaren bidez: hilaren 6tik 12ra, 13tik 19ra eta 20tik 26ra hamarna galdera erantzun beharko dituzte jokalariek.