Funk, reggae eta jazz doinuak nahastuta, emanaldi atsegina eskaini du Peppermin Quartet laukoteak Tximistarreta parkean. Hainbat herritar gerturatu dira musika estiloen fusio bitxi horretaz gozatzera. Lasarte-Oriako Udalak eta XpressionK ekimenak elkarrekin antolatu duten Kultur Kale Zikloko aurreneko emanaldia izan da.
Datorren asteko larunbatean, hilak 14, Pig&Kiss talde zarauztarra ariko da, Atsobakarren. 70. hamarkadako rock doinuak ekarriko dituzte musikariek gurera.