Aterpea merkatarien elkarteak Udaberriko Festa antolatu du. Ekitaldietako bat Lilura liburu dendan egingo dute: Txano y Óscar eta Sara-Li liburu bildumen egileak etorriko dira eta eleberriak sinatuko dituzte.
Dulce Tentacion dendan egingo dute Aterpea merkatarien elkartearen Udaberri Festako beste ekimenetako bat, gozokiekin apaingarriak egiten ikasteko tailerra.
Danok Kide Guraso Elkarteak XVIII. Musika Topaketen lehen saioa aurrera eramango du; Oiasso Kameratak Barroko ala ez Barroko? emanaldia eskainiko du. Sarrera doakoa da.