Ostadar Ipar Martxako kideek, irteera eta ikastaro berria

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 24a, 15:30
irteeran parte hartu zuten Ostadar Ipar Martxako kideak. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa sailak ez du atsedenik. Asteko entrenamendu saio zein hilabetoroko irteerek ez dute huts egiten eta maiatzean hastapen ikastaroa iragarri du taldeak

Hilaren 21ean, apirileko irteera egin zuten kirol elkarteko kideek.

Eguraldi paregabea lagun, Zumaia eta Deba artean ibili ziren Ipar martxa taldeko kideak, zehazki Elorriagatik Debara egin zuten bidea eta flyshaz zein kostaldeko ikuspegiaz gozatu zuten (ikus ondoko irudia).

Ikastaroa

Bestalde, maiatzaren 11n, Ipar martxako hastapen ikastaroa antolatu du Ostadarreko sailak. 

Saioa 10:00etatik 13:00etara egingo da eta taldeak jakin arazi duenez, beharrez gero, makilak utziko dizkiete parte hartzaileei.

Ikastaroak 20 euro balio ditu. Izena ematea ostadar@ostadarskt.eus helbide elektronikoan, 943- 36 04 33 telefono zenbakian edo kirol elkartearen bulegoan 17:00etatik 19:00etara egingo da.