LOKEko eskolarteko gimnastak Gipuzkoako txapelketako finalean izango dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 24a, 11:30
LOKEko alebin C mailako taldeak garaipena erdietsi zuen bere mailan. Arg.: LOKE Gimnastika.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek lan ederra egin dute Eskolarteko Gipuzkoako txapelketako bigarren saioan; guztiek lortu dute finalerako txartela

Donostiako Karmelo Balda kiroldegian bildu ziren alebin eta infantil mailako kirolariak hilaren 20an eta 21ean. Taldean zein bakarka LOKEko kideek euren onena eman eta ederki gozatu zuten tapizean tresna ezberdinekin osatutako lanak erakusten.

Euren maileko lehen zortzien artean sailkatu ziren guztiak eta batzuk gainera podiumeko lehen edo bigarren mailan izan ziren:

Alebin C maila

  • Landaberri G 1ª/6º.
  • Landaberri P 8ª/.

Alebin B maila

  • Landaberri G /4º.
  • Landaberri P 4ª/.
  • Oihane Portuburu 4ª/ Portuburu+Rodriguez 2ª.

Alebin A maila

  • Aiala Jimenez 1ª/2ª.
  • Laia Suberbiola 2ª/.

Infantil C maila

  • LOKE 1ª/4ª.

* Saioan lortutako postua/sailkapen orokorreko postua

Emaitza horiei esker, Gipuzkoako finala lehiatuko dute guztiek. LOKEko prestatzaileak pozarren daude gimnasta gazteek egindako lanarengatik.

LOKEko bakarkako gimnastak eta Alebin B mailako taldeak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Finalak

Maiatza hilabete garrantzitsua izango da herriko gimnastentzat. Hil horretako 5ean, Lasarte-Oriako ordezkariek Amateur mailako finalari egingo diote aurre Tolosan. Bi lan aurkeztu beharko dituzte eta mailaren arabera, xingola, pilota, uztaia edo borrekin euren trebetasuna erakutsi beharko dute. Gimnasta gazteen txanda, aldiz, maiatzaren 11n izango da Irunen.