Pablo Ucero herritarra, Halterofiliako Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 23a, 13:45
Pablo Ucero herritarra (erdian), Gipuzkoako txapelketako podiumean. Arg.: P. Ucero.

Gipuzkoako Halterofilia txapelketa jokatu zen hilaren 20an, Villabonako Olaederra kiroldegian. Lurraldeko 50 bat kirolari bildu ziren eta Danok Danena taldeko Pablo Ucero herritarrak 73 kilo azpiko mailan parte hartu zuen lehian

Abiada (97 kg.) eta Jasotze altxatze (115 kg.) probak egin ostean, 288,468 puntu eskuratuta podiumeko gorenera igo zen.