Udalaitzera ibilaldia antolatu du LOTMEk

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 23a, 13:00
Arg.: LOTME.

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME) bazkide eta lagunei zuzendutako irteera berria antolatu du. Maiatzaren 12an, Arrasatetik Udalaitz eta Besaide mendi gailurrak helduko dituzte

Kirol elkarteko kideek jakitera eman dutenez, ibilbidearen hasieran egongo da zatirik gogorrena; Arrasatetik Udalaitz igoko dute zuzenean eta zazpi kilometrotan 900 m. positiboko desnibela egongo da. 

Txangoaren gaineko informazio zehatza kirol elkartearen webgunean dago eskuragarri, baita izena emateko formularioa ere.