Ostadar Inklusioko kideak bikain lehiatu dira Gazte mailako Espainiako Boccia txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 23a, 12:15
Xuban Santin, Javi Camacho prestatzailea eta Markel Uzquiano lortutako garaikurrarekin. Arg.: Ostadar Inklusioa.

Ostadar Inklusioa taldeko Markel Uzquiano eta Xuban Santin kideek gazte mailako Espainiako txapelketa jokatu dute, Valladoliden eta emaitza ederrak eskuratu zituzten

Euskadiko selekzioaren lehiatu eta lehen postua lortu zuten taldeka. Ez hori bakarrik, BC2 mailan, Santinek sei partida irabazi eta Estatuko txapeldun titulua eskuratu zuen, bata txapelketako kirolari onenaren saria ere. Uzquianok, aldiz, debuta egin zuen txapelketan. Bost partidetatik bi irabazi eta BC1 kategoriako seigarren postuan sailkatu zen.