Euskalgintzaz ariko dira gaur, partaidetzaren ikuspegitik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 22a, 09:00

'Berrikuntza politikoa esploratzen: Lasarte-Orian parte hartzearen kultura biziberritzeko ikaskuntzak' zikloko hirugarren hitzaldia aurrera eramango du gaur Oreki fundazioak, Ttakunenea elkartean, 18:30ean. Euskalgintza jorratuko dute alor horretan lanean ari diren hiru pertsona gonbidatuta: Ttakun Kultur Elkarteko kide Iker Artetxe eta Mari Karmen Ormazabal eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara teknikari Iñaki Arruti.