Ostadar Ipar Martxako kideek Asturias ezagutu dute Pazko Astean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 17a, 15:40
Asturias aldean ibili diren Ostadar Ipar martxako kideak, ibilaldi batean. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Urtero legez, Ostadar Ipar Martxako kideek Pazko astean kirola eta kultura uztartzen duen bidaia egin dute; aurten Asturias aldean izan da taldea hilaren 1etik 6ra

Gijon eta Sevilla batzen dituen Platako ibilbidean barrena ibili ziren herritarrak eta bertako paisaiaz gozatu ahal izan zuten. Zehazki, Uvieu-Olloniego-Mieres, Mieres-Ujo-Carabanzo, Carisa ibilbidea eta Gumial ibilbidea egin zituzten.

Ez zen guztia ipar martxa izan, ordea; Oviedo, Gijon eta bertan dauden Veraneseko hiri erromatarra eta terma erromatarrak, Bustielloko meatzaritza herrixka, Mieresko Gúeñun horreoaren interpretazio gunea, Santa Cristina de Lenako eliza, besteak beste, bisitatu zituzten.

Ikasturteko azken txanpari egingo dio aurre orain ipar martxa taldeak eta ostegunetako saioez gain, apirileko zein maiatzeko irteerak egingo dituzte; biak Iparraldera.

Ibilaldi eta bisita ederrak egin dituzte. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.