Itzuliko porrako sariak banatu ditu Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 17a, 10:15
Itzuliko sarituak, LarraƱaga harategiaren aurrean. Arg.: Ostadar SKT.

Ostadar SKT-k Euskal Herriko Itzuliko porrako sariak banatu zituen hilaren 12an, Patxi Larrañaga harategian. 

Lehiaketan puntu gehien bildu zituen txartela 18 Bertako Igogailuak izan da eta bigarren sailkatua S.O.A. izan da. Lehen sarituak dirua jasotzeaz gain, Larrañaga harategiak oparitutako saskia ere eraman zuen etxera. Parte hartzaileen artean zozketatu diren urdaiazpikoak ere banatu ziren.

Eta Ostadar SKTko arduradunek, gainera, Patxi Larrañagako kideei puntu gehien batu dituen establezimenduaren saria eman zieten.

Patxi Larrañagak jakiz betetako saski bat oparitu zion lehen sailkatuari. Arg.: Ostadar SKT.