Redondo eta Murgiondo, Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 15a, 15:45
Eider Redondo (ezker) eta Hodei Murgiondo (eskuin) atleta gazteak, podiumetako batean. Arg.: G. Redondo / J. Murgiondo.

Eskolarteko banakako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen, hilaren 14an, Eibarren. Unbeko kirol gunean Gipuzkoako atleta gazteak bildu ziren eta bertan izan ziren Ostadar SKTko kideak zein Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo herritarra lehian. Lasarte-Oriako ordezkariak ederki jardun ziren; guztira, bost domina eta bi laugarren postu eskuratu zituzten

Podiumeko gorenean izan ziren Hodei Murgiondo eta Ostadar SKTko Eider Redondo infantilak eta biak bi probetan izan ziren garaile. Murgiondok jauzi hirukoitzean (11,25 m.) eta pertika jauzian (2,80 m.) jantzi zituen urrezko dominak. Redondok, aldiz, 150 m. lasterketan (19,09) eta xabalina jaurtiketan (32,99 m.).

Alebin mailan, talde urdin-beltzeko Amelie Floresek zilarrezko domina eskuratu zuen 2 kiloko pisu jaurtiketa proban, 8,24 m.

Kategoria bereko lehen postuetan izan ziren ere Ostadar SKTko Aitor Ormazabal eta Oier Jauregui. Biek laugarren postuan amaitu zuten euren proba; Ormazabalek 2.000 metroko iraupen luzeko lasterketa (07.33) eta Jaureguik, aldiz, 150 metroko iraupen erdikoa (21,74).

Txapelketan parte hartu zuten Ostadar SKTko kideak. Arg.: Ostadar Atletismoa.