Zerga eta tasak ordainketa malgu bidez pagatzeko aukera dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 15a, 08:00

Herritarrek urteko zergak eta lau hileroko tasak ordaindu beharko dituzte. Lehen multzokoak dira Ibilgailuen Gaineko Zerga (martxoaren 1etik apirilaren 15era arte), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (maiatzaren 15etik ekainaren 30era) eta Ibien tasa (urriaren 1etik azaroaren 15era). Bigarrenekoak, berriz, hauek: ura eta estolderia (lauhilekoak ekainaren 1etik uztailaren 15era, urriaren 1etik azaroaren 15era eta datorren urteko otsailaren 1etik martxoaren 15era ordaindu behar dituzte) eta hiri hondakinak (ordainketak apirilaren 1etik maiatzaren 15era, abuztuaren 1etik irailaren 15era eta abenduaren 1etik urtarrilaren 15era izango dira).

Udalak zehaztu du aipatutako data horiek aldatzea posible dela "ustekabeko zerbait" gertatu bada eta epe berriak "aurrez" jakinarazten badituzte herritarrek. Tasak ordaintzerakoan sistema malgua erabil dezaketela azpimarratu du: modu hori erabilita bi epetan ordain ditzakete Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga, "banku helbideratzearen bidez, errekargu eta interesik gabe". 

Ordainketa sistema malgua erabiltzeko eskaera udalaren webgunean edo udaletxeko hirugarren solairuko Dirubilketa departamentuan egin dezakete herritarrek.