'Tetuan' ikus-entzunezkoak irekiko du gaur Euskal Dokumentalen Zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 12a, 07:30
Dokumentalaren fotograma bat.

Okendo Zinema Taldeak egitarau interesgarria ondu du lau euskal ekoizpenekin: 'Tetuan', 'A los libros y a las mujeres canto', 'Cabeza y corazón' eta 'Mirande'. Iragarri du proiekzio bakoitzaren ostean ikus-entzunezkoen zuzendariekin solasaldiak egingo dituela. Emanaldietarako sarrerek seina euro balio dute.

Zikloko lau emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Egitaraua

  • Gaur: Iratxe Fresnedaren Tetuan proiektatuko dute. Zuzendaria saiora etorriko da.
  • Bihar: Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto emango dute. Zuzendaria saiora etorriko da.
  • Hilak 26, ostirala: Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxearen Cabeza y corazón proiektatuko dute. Zuzendariak saiora etorriko dira.
  • Hilak 27, larunbata: Josu Martinezen Mirande emango dute. Zuzendaria saiora etorriko da.