Janacek protagonista izan zen bigarren jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 11a, 14:15
Janácek, hiru zenbakiarekin, aurkariekin lehian. Arg.: David Argindar/Donostiako Hipodromoa.

Hipodromoko udaberriko denboraldia aurrera doa. Gaur, hilaren 12a, hirugarren jardunaldia jokatuko da eta hilaren 5ean jokatutako hitzorduen antzera Lasarte-Oriako Aterpea Merkatari elkarteko merkatarien babesa izango dute sariek

Lasterketa interesgarriak ikusteko aukera izango dituzte zaletuek, aurreko bi saioen modura. Egitaraua honakoa da:

  • Soraya Gallego Mikropigmentazioa
  • Lasarte-Oria Orain - Isaac Farré fotografo
  • Arregui elektrizitatea
  • Ormazabal Loradenda - Ehun urte zuekin
  • Marbell ileapaindegia

Janácek-en eguna

Hilaren 5ean, ikuskizuna ez zen falta izan hipodromoko pistan eta Václav Janácek hockey txekiarra izan zen arrazoia;  lehen hiru lasterketak trebetasunez eskuratu zituen. 

Eguna irekitzeko, Texeirak eta Janácek-ek lasterketa bikaina egin zuten Herriko etxea jatetxea sarian. Jarraian, Buenetxea kafe-taberna saria nagusiki irabazi zuen gidari txekiarrak Cloriren gainean eta ISU Leihoak saria ere Janácekentzat izan zen, baina oraingoan Sky Hawkekin batera lortu zuen garaipena.

Gainerako bi lasterketak, Maiane lurrin denda eta Milla finka administratzailea sariak, Marchelo-Carlos A. Loiza eta Tammani-Denisa Sikorova bikoek irabazi zituzten, hurrenez hurren.