'Dei galdu bat' eleberria aurkeztuko du Idoia Garzes Aldazabalek hilaren 25ean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 11a, 10:24
Garzes, eskuinean, 'Dei galdu bat' aurkezten, Donostian. Argazkia: Bixente Beltran.

Idoia Garzes Aldazabal idazle lasarteoriatarrak 'Dei galdu bat' lana argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin eta bere egoitzan aurkeztu. 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako liburua da, Aminata eta Itsaso neska gazteak protagonista dituenak. Udal Liburutegiak antolatu du aurkezpen saioa, hilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango delako.

Goiatz Labandibarrek gidatuko du aurkezpen ekitaldia. Kultur etxeko hitzaldi aretoan izango da, 18:30etik 19:30era.