Astelehenean irekiko du udako txokoetako izen ematea Ttakun KEk

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 15a, 08:46

Uztailean zehar makina bat ospakizun jarduera egiten dituzte txikiek, esate baterako, Iruñeko sanferminetakoa.

Aurtengo udan ere txokoak aurrera eramango ditu Ttakun Kultur Elkarteak. Jakinarazi du izena emateko epea datorren astelehenean irekiko duela, hilak 18. Etxeko txiki eta gaztetxoek aukera paregabea izango dute euskaraz, herrian eta elkarrekin aritzeko udan. Lagunen batura, gure herriko uda!

INFORMAZIO GEHIAGO

HH3-HH4 Ei txiki!

(2019 eta 2020 bitartean jaioak)

JARDUERAK

- Psikomotrizitate saioak.

- Ipuinetatik eta jolasetik abiatuta

  asmakuntza plastikoa.

- Gorputz adierazpena eta

  soinuarekin jolasean arituko gara.

- Tailerrak, Jolasak...

HH5-LH2 Adi lagun!

(2016 eta 2018 bitartean jaioak)

JARDUERAK

- Jostakirola saioak.

- Gorputz adierazpenaren

   bidez mundu berri bat

   eraikiko dugu.

- Talde jolasak, Irteerak...

LH1 eta LH2 (aukeran 3 egun, Astigarragara!)  

(2016 eta 2017 bitartean jaioak)

-2tik 19ra Udako Txokoetan.

-22tik 24era udaleku itxietako txanda txikia Astigarragara.

-Hilabetea bukatzeko Udako Txokoetan! 186 € | 219 € (goiztxokoarekin)

LH3-LH6 Hi gazte! Anima hadi!

(2012 eta 2015 bitartean jaioak)

JARDUERAK

- Abentura eta kirola.

- Natur ekintzak.

- Talde jolasak eta probak.

- Tailerrak, irteerak eta jarduera bereziak.