Garaikoetxea-Landaberrin 370 metro hesi ordezkatuko dituzte, eta lau ateetatik hiru ere bai. Sasoeta-Zumaburun, berriz, 65 metro hesi aldatuko dituzte.
Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Insa Metal enpresari adjudikatu dizkiola Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako itxiturak konpontzeko lanak. Orotara, 85.548 euro inbertituko ditu. Obrak egiteko bi hilabete izango ditu enpresak, eta konponketek bi urteko bermea izango dute.
Garaikoetxea-Landaberrin 370 metro hesi ordezkatuko dituzte, eta lau ateetatik hiru ere bai. Sasoeta-Zumaburun, berriz, 65 metro hesi aldatuko dituzte.