EDUKI BABESTUA

Zitek akademia: "Gure helburua pertsonaren gaitasuna indartzea da"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 24a, 15:00

Zitek Akademiak  ikasturteari hasiera eman dio, garai zail hauetan gauz asko egokitu behar izan dituzte, baina zailtasunen gainetik hasi dira klaseak ematen

Gaur egun gazte askok behar duten eskola laguntza eta urte guztian zehar eman daiteke izena Zitek akademian. Iraila amaitu baino lehen izena ematen duten ikasleek, ordea, ez dute matrikula ordaindu beharko. Haur, gazte zein helduek eman dezakete izena, helburua ikasleen gaitasuna indartzea baita. Ikasketa teknikak hobetzeko aukerarekin batera, hizkuntzen eskaintza ere badu akademiak : ingelesa, frantzesa, euskara eta gaztelania ikas daitezke. Trebatuak dira fisika, kimika, matematika eta arkitekturan ere; laguntza zabala eskaintzen dute.

Aipatzeko da ere, larunbatetan kuriositate eta eskulan tailerrak egiten dituztela, bakoitzaren gaitasuna eta gustuak kontutan hartuta aisialdi momentua eskeintzen dute.

Protokolo zorrotz bat martxan jarri dute. Musukoa erabiltzea ezinbestekoak da, eta eskuak alkoholakin garbitu behar dituzte, Hortaz gain, klaseak eman ondoren gela erabat desifektatzen dute. Gainera, ikasle batek etxean egon behar badu berrogeialdian, on-line jarraituko ditu kaleak.

1993an zabaldu zuen akademia Pilar Martinek eta orduz geroztik, haur eta helduen prestakuntzan lanean ari da; gaur egun 5 irakaslek osatzen dute taldea (arkitekto, psikologo, kimiko, frantses jatorrizko irakasle eta ingeleseko filologoa).  5 urtetik aurrerako haurrentzat dute ekaintza eta Martinek aipatu bezala 77 urteko ikaslea da helduena.

Izena eman nahi dutenek lau aukera dituzte: bertara joan: Goikale 12, behea Lasarte-Oria. Telefonoz: 943 36 31 06 deituta, eta web orriaren bidez: www.zitek-akademia.com eta Facebook bidez: Zitek Akademia