Zudairek eta Martinek ederki hasi dituzte nazioarteko hitzorduak
Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire eta Ainhoa Martin Espainiako selekzioarekin lehiatzen ari dira egun hauetan. Lehen lehiaketa egunean domina bat kolkoratu eta Espainiako errekor bat eta Euskadiko bat ondu dituzte

Nahia Zudaire 32 IDM BERLIN 2018 - World Para Swim World Series-ean dago lehian, Espainiako Selekzioarekin. Atzo Buruntzaldea IKTko gazteak 200 m. libre proba jokatu zuen. Goizean bere marka onduz, 2:42,22 finalerako sailkatu zen. Finalean, berriz, Espainiako errekor berria ezarri zuen, 2:40,29. Horri esker, gazte kategoriako brontzezko domina lortu zuen.

Gaur, ostirala, 800 m. libreetan lehiatuko da, baina asteburuan beste lau probatan izango da: 50 eta 400 metro libreetan, 100 metro bular eta 200 metro lau estiloetan. 

Ainhoa Martin ere ederki ari da igeri egiten IV Meet Tiro a Vuolo Nuoto nazioarteko sarian. Lasarte-Oriako gazteak lau estiloko 400 m. probako sailkapenean egin zuen atzo, 5:05,23 eta bihar, larunbata jokatuko den A finalean egongo da. Marka hau 15 urteko Euskadiko errekor berria da.

Martinek lau estiloetako 200 m. probako eta 100 m. bular probako sailkapenak ditu gaur ostirala.  Hauez gain, 200 m. bular proba ere egingo du.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
DANEL
Zorionak gure etxeko Cat Noir txikia! Gure bizitza abentura bihurtu duzu, eta gehiago biziko ditugu! Muxu handi bat! Aitatxo, amatxo eta Luken
AZKEN PDFa
1431 ( Uztailak 27 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Osteguna)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48