Irabaztetik gertu geratu da K1 modalitateko txapeldun olinpikoa: finaleko jaitsiera egiten ari zela, 21. atea ukitu du eta epaileek zigortu egin dute. Ricarda Funk alemaniarra izan da bizkorrena; segundo bat eta 77 ehunekotara geratu da Chourraut. Azken probetako dinamika txarra hautsi eta podiumera bueltatu da.