Zesta punta hastapenak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 10:50
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak kirol sustapeneko saio berezia antolatu du martxoan, zesta punta

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak zesta puntan hasteko saio berezia antolatu du martxoaren 17an, arratsaldeko 16:00etan, Michelin kirol guneko pilotalekuan.

2006 urtetik 2009 urtera jaiotako neska-mutilei zuzendutako saioa izango da.

Interesa duten pertsonek, martxoak 5a astelehenetik aurrera, Maialen Chourraut kiroldegian eman behar dute izena. Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, plaza kopurua mugatua da eta izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat