Urtemuga askoren lehena

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 15:00

Ostadar Inklusioa taldea leiho bat da eskualdeko neska-mutilentzat, kirola egiteko aukera eskaintzen baitie. Lehen urtemuga bete du sailak, eta festa txiki bat egin dute. Taldekideek hobekien dakiten bezala ospatu dute: kirola eginez lagun artean

Ospakizunetan ibili dira Ostadar Inklusioan, eta ez da gutxiagorako. Lehen urtemuga bete du taldeak, eta udaleko, Ostadarreko, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko eta Michelin eta IKT4 babesleen ordezkariak gerturatu dira taldekideak zoriontzera.

Amaia  Cadarso eta Jurgi Olasagasti  entrenatzaileek orain urtebete baino gehiago jarri zituzten proiektu horren zimenduak, eta dagoeneko ematen ari da fruituak. Eskuadeko neska-mutil orori kirola egiteko aukera eskaintzea ez baita gutxi. "Inklusioa bizitzako alor guztietara eraman behar dugu, eta zuek erakutsi duzue posible dela", adierazi die Jesus Zaballos alkateak.

Jendaurrean entrenamendua egin dute Ostadarreko kirolariek, eta saskibaloi partida batean erakutsi dute aulkiarekin duten abilezia. Ongi amaitu dute denek urtemuga, mahai baten inguruan askaria eginez.