Urteari agur, Buruntzatik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 3a, 12:14
Ohitura bilakatu da honezkero Ttakun KEk eta Ostadar SKTk antolatzen duten mendi irteera. Herritar ugarik Buruntzatik agurtu dute 2017a

2012an antolatu zuten lehenengoz mendi irteera, eta tradizio bilakatu da honezkero. Ttakun KE eta Ostadar SKTk antolatutako erromeria eta hamaiketakora gerturatu ziren lasarteoriatar ugari abenduaren 31n. 

San Roke baseliza txiki geratu zen eguerdi partean: txistorra pintxoak, salda edota ardoa eskatzeko ilarak sortu ziren. Antolatzaileen hitzetan, eramandako guztia jan eta edan zen 31n.

Arrakasta ikusita, ez litzateke harritzekoa izango 2018ko abenduaren 31n plana errepikatzea.