Igandean, Hendaiara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 24a, 18:33
Ostadar Ipar Martxako kideek irteera antolatu dute Hendaiara, igande honetan. 2018ko lehenengo ibilaldia izango da

Eguberrietan pilak kargatu eta gero, Ostadar Ipar Martxako kideak prest daude berriro ere irteerak egiten hasteko. Igande honetan Hendaiara joango dira. Aurreko urteetan ere joan izan dira, eta asko gustatzen zaien tokia denez, errepikatzea erabaki dute. 2018ko aurreneko ibilaldia izango da honakoa.

Lasarte-Oriako tren geltokian geratu dira, 08:20ean. Hamabi kilometroko ibilbidea egingo dute; gutxi gorabehera, hiru orduz ariko dira makilekin.