Eguberrietan pilak kargatu eta gero, Ostadar Ipar Martxako kideak prest daude berriro ere irteerak egiten hasteko. Igande honetan Hendaiara joango dira. Aurreko urteetan ere joan izan dira, eta asko gustatzen zaien tokia denez, errepikatzea erabaki dute. 2018ko aurreneko ibilaldia izango da honakoa.
Lasarte-Oriako tren geltokian geratu dira, 08:20ean. Hamabi kilometroko ibilbidea egingo dute; gutxi gorabehera, hiru orduz ariko dira makilekin.