Urrezko Koparako prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 24a, 14:16
Abuztuaren 15ean jokatuko da udako denboraldiko proba nagusia: Urrezko Kopa. Atzoko jardunaldian lehiaketa horretarako prestaketa probetan aritu ziren jockeyak eta zaldiak

Gran Torino eta Zascandil zaldiak izan ziren atzo arratsaldeko protagonista nagusiak Hipodromoan. Abuztuaren 15ean jokatuko den Urrezko Koparako bi prestaketa lasterketak irabazi zituzten, zaldi zaharrenak eta hiru urtekoenak, hurrenez hurren. Beste behin ere, jende ugari animatu zen igande arratsaldea zaldi lasterketak ikusten pasatzera.