Gran Torino eta Zascandil zaldiak izan ziren atzo arratsaldeko protagonista nagusiak Hipodromoan. Abuztuaren 15ean jokatuko den Urrezko Koparako bi prestaketa lasterketak irabazi zituzten, zaldi zaharrenak eta hiru urtekoenak, hurrenez hurren. Beste behin ere, jende ugari animatu zen igande arratsaldea zaldi lasterketak ikusten pasatzera.