Urkia eta Solano, 3. mailako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 2a, 19:01
Mailaz igota zeuden honezkero, baina Intza KEko pilotari Haritz Urkia eta Aritz Solanok garaipen gehiagoren gosea daukate oraindik. 3. mailako txapelak jantzi dituzte, Intxurreri 22-18 irabazita

Arrakastaren aparra ez zaie burura igo Intza KEko pilotari Haritz Urkia eta Aritz Solanori. 2. mailara igota zeuden final handia jokatu aurretik, baina garaipen gosez jarraitzen dutela erakutsi, eta kategoriako txapelak jantzi dituzte, Intxurreri 22-18 irabazita.

Txapelketa bikaina osatu du Lasarte-Oriako bikoteak. Datorren urtean 1go mailan eta 2.ean ariko da Intza; duela hilabete pare bat kategoria gorenean mantentzea lortu zuten.