Udako eskaintza aurkeztu du Kirol Zerbitzuak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 11:00
Heldu eta gazteentzako spinning, jumping, zunba, body pump + zunba eta igeriketa ikastaroak; haurrei zuzendutako ur-jarduerak, igeriketa ikastaroak eta "Bai, udan blai!" kirol udalekuak aurkeztu ditu

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak uztaileko eskaintza aurkeztu du: heldu eta gazteentzako spinning, jumping, zunba, body pump + zunba eta igeriketa ikastaroak; haurrei zuzendutako ur-jarduerak, igeriketa ikastaroak eta Bai, udan blai! kirol udalekuak. Izena ematea ekainaren 1ean irekiko da; udalekuen kasuan izan ezik. Inskripzioa dagoeneko martxan dago eta.